Badugu prest gure software-aren azken bertsioa, bulegoetako programak (ofimatika) erabilita egindako fitxategiak bihurtzeko pentsatuta dagoena batez ere: testu-prozesadoreak, kalkulu-orriak, datu-baseen kudeaketa, diapositiben bidezko aurkezpenak, etab.
Hobekuntza nagusiak:
PDF fitxategiak azkarrago sortzea. Windows 7, Vista eta XP erabilgarria. Letra-motak erabiltzean erabat fidagarria. Inprimatzeko modurik merkeena.
CianoplanJS softwarearen bidez, PDF formatua duten zenbait fitxategi
fitxategi bakarrean bildu edo PDF agiri bat fitxategi ezberdinetan
banandu ahal izango dituzu, horretarako Acrobat Profesional-en bertsio
osoa erabiltzeko beharrik izan gabe. Dokumentazioaren atalean hori
instalatu eta erabiltzeko gida aurkituko duzu.
Reprodesk zure planoak gure lokaletara azkar eta modu sinplean bidaltzea
ahalbidetuko dizun programa da. Reprodesken PLT edo 000 ploteo
fitxategiak edo DWG AutoCad fitxategiak karga ditzakezu; prozesatu,
aurrez ikusi, egin beharreko lan aginduak sartu eta lana bidali
bulegotik mugitu ere egin gabe.
Reprodesken funtzionamendua zehaztasunez azaltzeko teknikoa bidaltzea
nahi baldin baduzu bidal iezaguzu e-maila reprodesk@cianoplan.es
helbidera edo deitu 944 213 030 telefono zenbakira.
Autocad 2005, 2006 eta 2007an programan PLT sortzeko jarraibideak
Deskarga ezazu fitxategi autoateragarri hau. Exekutatu ezazu eta bete
itzazu PDF dokumentuaren jarraibideak, Autocad 2005etik PLT fitxategiak
sortzeko. Fitxategiak C unitateko Cianoplan karpetan deskonprimitzen
dira.
Autocad 2000, 2002 eta 2004an PLT sortzeko jarraibideak.
Autocad 2000, 2002 edo 2004 erabiliz gero, deskarga ezazu fitxategi
autoateragarri hau eta bete ezazu PLT fitxategiak sortzeko bertan dagoen
PDF dokumentua. Fitxategiak C unitateko Cianoplan karpetan
deskonprimitzen dira.
Baldin eta Acrobat Distiller 7.0 programa baduzu, konfiguraziorako
fitxategi hau erabil dezakezu gure inprimagailuetarako PDF dokumenturik
egokienak sortzeko.
Baldin eta Acrobat Distiller 7.0 programa baduzu eta moldiztegian
inprimatzeko fitxategiren bat bidaltzekotan bazaude, erabil ezazu
konfiguraziorako fitxategi hau, offset makinetara bidaltzen diren
fitxategietarako bereziki sortutakoa da eta
Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu