Erregistratzean eskatzen dizkidaten datu guztiak eman behar al ditut?
Eskatzen dizkizugun datuak beharrezkoak dira zurekin harremanetan jartzeko eskatutakoaren inguruan zalantzarik sortzen bazaigu eta fakturak egiteko. Horrez gain, proiektuak zainpean jartzen dituzten batzuek proiektu horien gain interesa duten enpresen zerrenda eskatzen digute. Cianoplanek zure datuak nola tratatzen dituen gaineko zalantzarik baduzu, ikusi gure pribatutasun politika. ^
Zer egin dezaket nire pasa-hitza gogoratzen ez baldin badut?
Cianoplanek ez daki zure pasa-hitza zein den. Ahaztu baldin baduzu, egin dezakegun bakarra beste berri bat eratzeko erraztasunak ematea da, hemen sakatuz.
Nola jakin dezaket proiektu baten kopiak zenbat balio duen?
Eskaera egiteko prozesuan ikusi ahal izango
duzu.
Eskaera berean hainbat proiektu eska ditzaket?
Bai. Cianoplaneko egoitza desberdinetan baldin badaude ere, hainbat proiektu hauta ditzakezu. ^
Eskaerak egoitzan bertan jaso behar al ditut beti?
Ez duzu zertan. Zure eskaera zein egoitzan hartu nahi duzun erabaki
dezakezu. Gure mezulariek zuk hautatutako egoitzara eramango dituzte
kopiak, eta horretarako ez duzu gehiago ordaindu behar. ^
Zenbat denbora behar duzue kopiak egiteko?
Ekoizteko ahalmen handia dugunez, zure kopiak denbora laburrean egingo
ditugu. Eskaera gehienak bi eta lau orduren arteko epean prestatzen
ditugu, proiektuaren tamainaren arabera. Nolanahi ere, e-mail bidez
jakinaraziko dizugu zuretzako egiten dugun lan bakoitza noiz amaitu
dugun. ^
Banku-transferentziaren bidez ordaintzen badut, nola arindu dezaket nire eskaera?
Banku-transferentziaren gordekina honako fax zenbakira 94.431.68.95 edo
gestion@cianoplan.es helbidera bidaliz. Gordekina jasotzen ez badugu,
ordainketa egin eta hurrengo egunera arte ezingo dugu egiaztatu. Beraz,
zure eskaera atzeratu egingo litzateke. ^
Cianoplanek egoitzak ditu nire enpresa dagoen udalerrian. Dokumentazioa bulegora ekar diezadakezue?
Cianoplanek mezulari zerbitzua bezero kopuru jakin bat duen tokietan du
soilik. Mesedez, zure bulegotik gertuen daukagun egoitzan ea bertara
eramango dizuten eta garraioaren kosteak zeintzuk diren galdetu. ^
Nire dokumentuak inprimatzeko, zer formatutan bidaltzea gomendatzen didazue?
Dokumentuak A3 edo A4 neurrian inprimatu nahi badituzu, PDF formatuan
bidali beharko dituzu, zalantzarik gabe. PDF formatu estandarra da, eta
mota horretako artxiboak oso trinkoak dira. Formatu horri esker
inprimatu aurretik orriz orri ikus ahal izango duzu zure dokumentua nola
geratuko den. ^
Zergatik ez da komenigarria artxiboak Worden bidaltzea?
Fidagarria ez delako gehien bat. Ezin dezakegu ziurtatu Wordeko zure
dokumentua ordenadore guztietan berdin agertuko den (hainbat
arrazoirengatik: Wordeko beste bertsio bat dutelako, sistema eragile
desberdina dutelako, hainbat letra mota ez dituztelako,...). Orrialdeei
zenbakiak jartzean akatsak suerta litezke, irudiak beste orri batean
agertu, goiburuak eta orri-oinak desagertu, eta abar. Horrez gain,
artxiboek askoz ere leku gehiago hartzen dute Worden PDFn baino, eta
horrek zailtasunak jartzen ditu dokumentuak interneten bidez bidaltzeko
orduan. ^
Zergatik ez da komenigarria Exceleko artxiboak bidaltzea?
Exceleko liburuak ez daude inprimatzeko prest. Inprimatzeko esparruak
ondo zehazten ez badituzu, ezin dugu jakin liburuaren zein atal
inprimatu nahi duzun, zein formatuan, eta abar. ^
Zergatik ez da komenigarria Power Pointeko artxiboak bidaltzea?
Power Pointeko aurkezpenak ez daude inprimatzeko prest. Diapositibak
hainbat eratan inprimatu daitezke (hainbat neurritan, oharrak jartzeko
hutsuneekin edo hutsunerik gabe) eta hori ez da PPT artxiboan zehazten.
Horretaz gain, formatu horretan, Worden moduan, arazoak sortzen dira
letra motari dagokionean. ^
Inprimatzera bidali aurretik, nola sortu behar ditut PDF artxiboak?
Artxiboa beti PDF dokumentua sortzen duen inpresora birtual batean inprimatzea gomendatzen da. Adobe Acrobateko bertsio osoa (ez Reader bertsioa) baldin baduzu, baliabideen gure atalera jo. Bertan aurkituko duzun job optionsen bitartez AdobePDF inprimagailuan inprima ditzakezu zure artxiboak. Adobe Acrobat ez baduzu, CianoplanPDF gure softwarea jaitsi dezakezu, izan ere, eginkizun bera betetzen baitu. Informazio gehiagorako zoaz Cianoplanen softwarea. ^
Zergatik ez da komenigarria PDF-Maker erabiltzea?
Microsoft Office daukaten ordenadoreetan Adobe Acrobaten bidez
instalatzen den baliabidea da PDF-Maker. Baliabide horrek ez ditu
inprima daitezkeen PDF dokumentuak sortzen. ^
Planoak zer formatuan bidaltzea gomendatzen didazue?
Planoak A2, A1, A0 edo handiagoetan inprimatu nahi badituzu, PLT
formatuan bidaltzea da onena. Inprimatzeko azken formatu hori ia plotter
guztiek ulertzen dute. PLTak bidali aurretik ikus ditzakezu eta
marrazkiaren neurria, paperaren neurria, arkatzak, eta abar zuzen
hautatu dituzula egiazta dezakezu. ^
Nola sortu behar ditut PLT artxiboak?
Baliabideen gure atalean, Autocadetik PLT artxiboak sortzeko azalpena aurkituko duzu. Cianoplanen Reprodesk izeneko baliabidea eskaintzen dizugu. Horren bitartez formatu horretan dauden planoak ikusi eta bidali ahal izango dituzu. ^
Zergatik gomendatzen duzue planoak DWG, DGN, eta abar formatuetan ez bidaltzea?
DWG edo DGN artxiboek ez dute zenbait informazio jasotzen: lerroen
lodiera, koloreak, eskalak eta letra-tipoak, besteak beste. Era
horretako artxiboak bidaltzen badizkiguzu, guk geuk sartu beharko ditugu
datu horiek guztiak, eta akatsak gerta litezke. Bestalde, gogoan izan
hori guztia egiteko denbora behar dela, eta formatu horietako planoak
PLT baino garestiagoak gertatzen dira. ^
Zein da artxiboak bidaltzeko erarik egokiena?
Fidagarriena Web bidez bidaltzeko gure sistema da. Fitxategiak kargatu ondoren, jarri harremanetan aukeratutako lokalarekin lanaren jarraibideak e-maila bidez igortzeko. ^
Zer alde dago fitxategiak kargatzean agertzen diren 3 bidalketa-sistemen artean?
Erabilgarri dauden 3 sistemak honakoak dira:
Drag&Drop. Azkarrena da eta fitxategirik handienak bidaltzea ahalbidetzen du, karpeta osoak igotzea ere ahalbidetzen du. Ordenagailuak Java instalaturik edukitzea beharrezkoa da (baina ia ordenagailu berri guztiek dute).
Clásico. Ordenagailu guztiekin bateragarriena da (ez dago Java edo Flash arazorik) baina ez du aurrerapen-barrarik, hortaz, zuk ez dakizu bidalitako karga ehunekoa zein den edo igoera gelditu den ala aktibo jarraitzen duen. Ez du balio 5 Mb baino gehiagoko fitxategieak bidaltzeko.
Flash. Klasikoaren antzekoa da baina aurrerapen-barra badu. Ordenagailuak Java instalaturik edukitzea beharrezkoa da (baina ia ordenagailu berri guztiek dute). ^
Zer arazo dago e-mailean artxiboa txertatu eta bidaltzeko?
Posta elektronikoa ez da txertatutako dokumentuak bidaltzeko diseinatu.
Hori dela eta, dokumentuen tamaina %40an handitu daiteke. Horrenbestez,
5Mbeko artxibo batek 7Mbeko e-maila sortu dezake. Gainera, e-maila
bidaltzeak ez du ziurtatzen hartzaileak jasoko duenik. WEB erabiliz
gero, ordea, artxiboa bidali eta gure fitxategian egongo den bermea
duzu. ^
Nahiz eta hain eraginkorra ez izan, artxiboak txertatu eta e-mail bidez bidali ditzaket?
Bai, egin dezakezu. Gure zerbitzariek txertatutako artxiboetarako
20Mbeko muga dute. Kopuru hori nahikoa izaten da artxibo gehienak
bidaltzeko. Artxibo handiagoak bidali behar badituzu, WEB bidez egin
beharko duzu. ^
Internetik ez badaukat, nola bidaltzen dizkizuet nire artxiboak?
CD edo DVD batean grabatu eta gure egoitzetako batetara ekarri. USB
euskarria erabiltzen baduzu, askoz hobe. Ez erabili disketerik ezta ZIP
edo JAZZ unitaterik ere, ez dira oso fidagarriak eta erraz hondatzen
dira. ^
Nola instalatzen da CianoplanPDF programa?
Baliabideen gure ataletik jaitsi dezakezu CianoplanPDF.exe programa instalatzailea. Egikaritu eta azaltzen diren urratsak bete.
Cianoplan PDF programa instalatu ondoren, nola eratzen dira PDF dokumentuak?
Instalazioa burutzean, zure ordenadorean CianoplanPDF inprimagailu berria agertuko zaizu. Dokumentuak inprimagailu “birtual” horretan inprimatzen badituzu, PDF dokumentua sortuko da.
CianoplanPDF programaren inguruko laguntza teknikorik eskaintzen al duzue?
Cianoplanek software hori doan eta bermerik gabe eskaintzen du. Nolanahi ere, CianoplanPDFren gaineko iradokizunak edo akats txostenak jasotzea interesatzen zaigu. Galdelekuan idatzi eta zurekin harremanetan jarriko gara ahalik eta lasterren. ^
Reprodesk programaren inguruko laguntza teknikorik eskaintzen al duzue?
Gure bezeroek Reprodesken gainean dituzten zalantza guztiak e-mailez
helarazi diezazkigukete reprodesk@cianoplan.es helbidera edo 944 213 030
telefonoan. Beharrezkoa izango balitz, teknikari bat bulegora bidali
ahal dugu erabilera arazoa edo konfigurazio arazoa konpondu diezaien. ^
Zer da PLT artxiboa?
PLT inprimatzeko prest dagoen artxiboa da. Bertan orriaren neurria, eskala, arkatzen lodiera, eta abar zehazten dira. ^
Zer da DWF artxiboa?
DWF Design Web Formaten (web irudien formatuaren) hasierako hizkiak
dira. Artxiboak asko trinkotzen dituen formatua da eta DWG bidez sortzen
da. DWF artxiboak web orrian erraz argitaratu eta ikusarazi daitezke,
baina inprimatzerako orduan ez dira PLTak bezain eraginkorrak. ^
Zer da DWG artxibo bat?
DWG Autocaden berezko artxiboak dira. Azken horietan ez da hainbat
informazio zehazten: eskalak, arkatzen lodiera, eta abar. Hori dela eta
ezin dira zuzenean inprimatu. DWGa inprimatzeko aurretik PLT bihurtu
behar dugu. ^
Nola eratu ditzaket PLT artxiboak Autocadetik?
Baliabideen gure atalean, Autocadeko edozein bertsiotik PLT eratzeko beharrezkoak diren driver eta argibide guztiak aurkituko dituzu. ^
Nola eratu ditzaket PDF artxiboak Autocadetik?
PDF artxiboak PLTak baino motelago inprimatzen dira, baina e-mail bidez bidaltzeko PDF bat sortu behar baduzu, Autocadeko edozein PDF sortzaile erabil dezakezu. PDF sortzaile bat bera ere ez baduzu, Baliabideen atalean aurkitu duzun gure software CianoplanPDF jaitsi ezazu. ^
PLT eratzeko argibideak jarraitu ondoren, zergatik ez zait Cianoplan.pc3 inprimagailua agertzen?
Hori Autocadeko inprimagailuak euskarri artxiboak bilatzeko dituen
ibilbideak zuzenak ez direlako gertatu zaizu. Azken horiek aldatzeko
Herramientas>Opcionesera joan eta Archivos leihoan honako 3
ibilbideak aldatu behar dituzu:
- Ruta de búsqueda de configuración de impresora: Autocad instalatzeko direktorioaren Plotters karpeta markatu.
- Ruta de búsqueda de archivo de descripción de impresora: Autocad instalatzeko direktorioaren Drv karpeta markatu.
- Ruta de búsqueda de tabla de estilos de trazado: Autocad instalatzeko direktorioaren Plot Styles karpeta markatu. ^